Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, bost lagun horiek atxilotzeaz gain lau etxebizitza miatu dituzte Guardia Zibilak zein Espainiako Poliziak. Gorka Ribadellaren hurbilekoek 'Berria.info'-ri azaldutakoaren arabera, lanera joateko etxetik atera denean atxilotu dute, eta orain haren etxea miatzen ari da Guardia Zibila.
Arzelus, Urizar eta Ribadella Madrilera
Efe albiste agentziaren arabera, Guardia Zibilak atxilotutako hiru gazteak Madrilera eraman dituzte, polizia horren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzara. Halaber, atxiloketa horiek joan den astekoekin lotuta daudela agertu du iturri horrek, hau da, Haritz Totorikaren eta Amaia Urizarren atxiloketekin. Totorika urriaren 25ean atxilotu zuten Bilbon, eta bost egunez inkomunikatuta egon ondoren, joan den ostiralean deklaratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean eta hark espetxeratzeko agindu zuen.Tratu txarrak salatu zituen Totorikak.Amaia Urizarrek gaur deklaratu du eta espetxeratzeko agindua eman du epaileak.
Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera, ETAko kide berriak lortzea leporatzen diete gazte horiei.
Perez eta Etxebarria Espainiako Poliziak
Oskar Perez eta Nagore Etxebarria, ostera, Espainiako Poliziak atxilotu ditu. Agi denez, bi operazioek ez dute zerikusirik, eta uztailean desegindako Bizkaia komandoarekin lotu dituzte gazte horiek biak; besteak beste, Asier Mardonesen atxiloketarekin.
Atxiloketak