'Berrueta auzia'

Senarra hil zutenetik jasotzen dituen dei mehatxaileen berri eman du Berruetaren alargunak

Angel Berruetaren hilketaren epaiketan Mari Carmen Mañas alargunak deklaratu du gaur goizean. Senarra hil zutenetik "depresioak jota" dagoela agertu du, eta horrez gain, ordutik dei mehatxatzaileak jasotzen dituela. Balistikari buruz ere aritu dira goizeko saioan.

2005eko ekainaren 17a
17:11
Entzun
Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta haren seme Miguel de la Peñak Angel Berrueta okin iruindarra hil zutenetik dei mehatxatzaileak jasozen dituela agertu du gaur Mari Carmen Mañas alargunak, epaiketako goizeko saioan.

Senarra hil eta bi egunetara jaso zuen dei baten kontaketa zehatza egin du, jasaten ari denaren adierazgarri delakoan. Dei horren egileak Berrueta "etakidea, hiltzailea eta putakumea" zela esan bide zion, eta "egindakoa eta gehiago" merezi zuela. Halaber, hurrengoa bera izango zela egin zion mehatxu "senarraren berdina" zela esanez, eta hurrena seme-alaben txanda izango zela.

Senarraren hilketaren eta haren atzetik etorri den guztiaren ondorioz "depresioak jota" dagoela agertu du Mañasek.

Halaber, Mikel Vazquez Gurasoak elkarte kide eta Auzo Elkarteko presidentea mintzatu da, eta esan du Berrueta gizon lasaia zela, beti laguntzeko prest zegoena. Ez zuela inoiz inorekin sesiorik izan azpimarratu du.

Hiru bala gorputzean

Deklarazio horiez gain, balistikari buruz ere aritu dira goizeko saioan.Lau bala aurkitu zituzten Berruetaren okindegian, hil zuten tokian, baina hiru sartu zitzaizkion: bat eskuineko belarriaren atzetik, bestea belarri ondoan eta hirugarrena bizkarrondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.