Pasa den astelehenean Milagros Salazar Ramirez 38 urteko emakumea hil zen Gasteizko Txagorritxu ospitalean. Osasun zerbitzuek Gasteizko parke batean lurrean aurkitu zuten oso larri eta bihotzekoak jota. Hala ere, hil baino bi egun lehenago bere gizonak ustez eraso egin ziola jakinarazi dute. Oraindik, ez dute argitu heriotza eraso horrengatik edota beste osasun arrazoi batzuengatik gertatu den.
Emakumeak eta honen hiru seme-alabek, 2, 10 eta 13 urtekoak, hilabeteak zeramaten ustezko erasotzailearengatik ihesean. Gizarte laguntzari esker Bilboko Salburua auzoko etxebizitza batean bizi ziren.
Hala ere, pasa den larunbatean senarra etxebizitza horretara joan zen eta ustez senitartekoak jipoitu zituen. 10 urteko semeak ihes egitea lortu zuen eta gertaeren berri tabernari bati eman zion.
Emakumeen Mundu Martxako plataformak Salazarren heriotza emakumeen aurkako indarkeri kasu bezala hartu du. Horregatik, etzi elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Besteak beste, Gipuzkoako Tolosa, Irun eta Azpeitian 19:30ean etaZornotzan 19:00etan egingo dituzte mobilizazioak. Herritarrei manifestazioetara batzeko deia egin diete.
Emakumea Gasteizen bizi zela kontutan hartuta, bihar hiriburuko Andramari Zurian elkarretaratzea egingo dute 20:00etan.
Genero indarkeria
Senarrak ustez erasotu eta bi egunetara emakume bat hil da Gasteizen
Astelehenean Gasteizko parke batean lurrean aurkitu zuten emakumea osasun zerbitzuek, bi egun lehenago gizonak ustez eraso egin ziola jakinarazi dute. Emakumeen Mundu Martxako plataformak elkarreraratzea egingo dute bihar 20:00etan Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu