Jose Cruz Perez Lapazaran Espainiako Senatuko senatariak eta Burlatako, Atarrabiako eta Eguesibarko (Nafarroa) bederatzi zinegotzik UPNtik PPra pasatzea erabaki dute, PPk alderdia sortzea erabaki duela-eta. Alderdi honek eman du gaur haien erabakiaren berri. "Ez gara gu ari UPNkoek alderdia utzi dezaten. Beraiek datoz gurera", dio PPk.
Bederatzi hautetsi haietatik bost Burlatakoak dira -Jose Enrique Escudero Rojo, Maria Luz Moraza Busto, Maria Pilar Valle Cia, Maria Inmaculada Egea Noain eta Julian Lekunberri Otano-, eta bina Atarrabiakoak -Marta Diaz Garcia eta Amaia Zarranz- eta Eguesibarkoak -Javier Trigo Oubiña eta Iñigo Elizalde Purroy-. Perez Lapazaranek, berriz, azaldu "PPren berfundazio proiektuan" parte hartu nahi duela.
PPk jakinarazi du datorren astean hartuko duela Nafarroako egoitzaz erabakia. Iruñean zabaldu nahi du egoitza nagusia.
Bi alderdiek 1991tik izan dute ituna, eta Espainiako 2009ko aurrekontuen bozketaz izandako desadostasunen ondorioz erabaki du PPk alderdia sortzea Nafarroan -UPNk aurrekontuez abstenitzea erabaki zuen eta PPk osoko zuzenketa aurkeztea-.
Politika
Senatari bat eta bederatzi zinegotzi, UPNtik PPra
Perez Lapazaran da alderdia aldatzea erabaki duen senataria, eta hautetsi haien artetik bost Burlatakoak dira eta bina Atarrabia eta Eguesibarkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu