Serbielle eta besteen auzia preskribatzea galdegin dute

Lau laguni leporatzen diete 1999. eta 2004. urteen artean ETAko kideak gordetzea; gaur amaitzekoa da epaiketa

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. Gaur amaitzekoa da Peio Serbielle musikariaren aurkako epaiketa, Parisen. Harekin batera auzipetuta daude Maryse Laviere eta Robert eta Didier Arricau. Leporatzen diete 1999tik 2004ra ETAko kideak aterpetzea. Auzia bertan behera uzteko eskatu du defentsak, atzerapena aintzat hartuta. Prokuradorea horren aurka agertu da, argudiatuta «terrorismoari» lotutako delituen kasuan preskribatzea hogei urtekoa dela.

Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu Antza ETAko kideak 2004ko urriaren 3an atxilotu zituzten Salies-de-Bearnen (Okzitania). Horrekin loturik, ondoko asteetan, Frantziako eta Espainiako poliziek 21 lagun atxilotu zituzten. Gehienak 2010ean epaitu zituzten. Serbiellek, Laviek, eta Robert eta Didier Arricauk, hamalau urte itxaron behar izan dute horretarako. Serbiellek hamasei hilabete egin zituen behin-behinean preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.