Sevillan preso daudenekin bilduko da Gipuzkoako Batzar Nagusietako burua

Salatu du bisita egin ahal izateko «oztopo ugari» izan dituela

Erredakzioa
Donostia
2014ko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Presoek berek hala eskatuta», Sevilla II espetxean (Espainia) dauden euskal presoei bisita egingo diete Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak eta Inko Iriarte Giza Eskubideen Batzordeko buruak. Urtarrilaren 17an izango da hori.

Preso horiekin biltzeko erabakia martxoaren 10ean hartu zuten Giza Eskubideen Batzordean, Bildu, Aralar eta EAJren aldeko botoekin; PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu zuten. Erabaki hori dela eta, batzorde horretako orduko presidenteak, Rafaela Romero sozialistak, kargua utzi zuen, eta Iriarte Bildukoak hartu zuen haren lekua. Batzar Nagusiek diote «Espainiako presondegietako arduradunek» jarritako «oztopoengatik» atzeratu dela bisita zortzi hilabetez. Era berean, jakinarazi dute espetxe horretako eta Madrilgo administrazioko zuzendariekin biltzeko eskaerak egin dituztela, baina «oraindik» ez dutela erantzunik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.