Sexu eraso bat egin diote 94 urteko emakume bati

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
94 urteko emakume baten etxera sartu eta eraso egin zion gizon batek, larunbatean. Goizaldeko bostak aldera gertatu zen, Miarritzen (Lapurdi). Emakumea bortxatu ondoren, gizonak alde egin zuen, eta larrialdi zerbitzuei deitu zien emakumeak. Ospitalera eraman zuten. Erasotzailearen bila ari da oraindik polizia. Jakinarazi dutenez, ez dago erasotzailea eraikinean indarrez sartu izanaren arrastrorik. Etxea alarma sistema batez babesturik bazegoen ere, alarmak ez zuen jo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.