Sexu eraso bat salatzeko manifestazioa egin dute Baigorrin

Oihana Teyseyre Koskarat.
Baigorri
2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroaren eguna iragan apirilaren 30ean egin zuten, Baigorrin, eta emazte batek sexu eraso bat pairatu zuen egun hartan. Basaizea elkartearengana jo zuen handik zenbait egunetara. Bestatik urrundua zelarik egin zioten eraso. Atzo goizean, 200 lagun bildu ziren Baigorrin Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Biktimari sostengu osoa helarazi zioten, Nafarroaren egunean egindako ibilbide bera eginez: «Nafarroaren egunean musikari eta ziganteen gibeletik genbiltzanok haserrez egin dugu bide bera».

Ortuellan, atxiloketa bat

Atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuen goizaldean gizonezko bat atxilotu zutela Ortuellan (Bizkaia) emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festa gunean izan da erasoa. Gizonezkoa atxiloaldian dago, eta epailearen aitzinetik pasatuko da.

Ortuellako Udalak erasoa salatu du ohar batean, eta elkarretaratze batera deitu du gaurko, 18:00etan, Otxartaga plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.