Adingabe bati sexu erasoa egiteagatik zigortutako 38 urteko gizon bat atxilotu du Espainiako Poliziak Bilbon; sei hilabete zeramatzan ihesi. Zehazki, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarria zion gizonari, eta indarkeria matxistagatik aurrekari gehiago ere bazituen.
Poliziak erran duenez, ikerketa abiatu zuten, eta gizona Bilbon bizi zela jakin bezain laster atxilotu egin zuten. Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten, eta hark espetxeratzeko agindu zuen: Arabako Zaballa espetxera eraman dute.

