EHUko greba deialdia arrakastatsua izan da, sindikatuen arabera, atzo bezainbestekoa. EAEko Hezkuntza Saila atzo negoziatzeko prest agertu zen arren, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute sindikatuek, negoziatzeko jakinarazpen ofiziala egin arte.
Hezkuntza Sailak soldatak duintzeko konpromisoa hartuko zuela iragarri zuen atzo, baina ez irakasleek eskatzen duten adina. 6.000 euro inguruko igoera eskatzen dute urtean, baina hezkuntza sailak dioenez, egungo egoera den bezala, gizarteak ez luke onartuko igoera hori. Institutuetako irakasleen eta administrazioko maila bereko langileen ordainsarietatik abiatu dira sindikatuak igoera hori eskatzeko.
EHU