Ustez enplegatu batek egindako iruzurraren ondorioz galera handia izango badu ere, Societe Generale bankua bere kabuz aurrera egiteko gai izango dela uste du Christine Lagarde Frantziako Ekonomia ministroak; hots, ez duela beste bankuren batekin batu beharko, zenbait zurrumurruk dioten bezala. "Frantziako bigarren bankuaz hitzegiten ari gara", azpimarratu du Lagardek France2 telebista katean egin dioten elkarrizketan.
Komunikabideei eskatu die gai hori tentuz ibiltzeko eta Societe Generalaren ahuldadea ez nabarmentzeko, "atzerriko bankuek Frantzia desohoretu nahi baitute". Nolanahi ere, Fillon lehen ministroaren Gobernuak Societen Generalen gertatutakoari buruzko ikerketa agindu dio Lagarderi. Puntok argitu beharko ditu: iruzurra nola gauzatu zen; kontrolek zergatik ez zuten funtzionatu; zer egin behar den kontrol horiek hobetzeko, eta Societe Generalek burtsak eta bankuetako araudia errespetatu zuen.
Societe Generalek joan den astean jakinarazi zuen 7.000 milioi euroko galerak izango dituela, batetik, enplegatu batek egindako iruzurraren ondorioz 4.900 milioi euro galdu dituelako, eta, bestetik, subprime hipoteken ondorioz, beste 2.000 milioi euro pasatxo galdu dituelako.
Iruzurra Jerome Kerviel burtsa arloko enplegatuari leporatu dio. Larunbatetik atxilotuta daukate Kerviel.
Ekonomia
Societe Generalek bere kabuz aurrera egin ahal izango duela uste du Frantziako Gobernuak
Ez duela beste bankuren batekin bat egin beharrik izango ziurtatu du Christine Lagarde Ekonomia ministroak. Iruzurraren nondik norakoak eta Societe Generalek burtsako araudia bete ote zuen ikertzen ari da Gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu