Solagurenen heriotza

Solagurenen heriotza salatzeko egindako manifestazioengatik zigor espedienteak ireki ditu Ripak

Karmele Solagurenen heriotza salatzeko Nafarroan egin ziren manifestazioek legalitatea ez zutela bete esanda zigor espedienteak ireki ditu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Espainiako Gobernuaren ordezkari Vicente Ripak esan duenez, manifestazio horiek ez zuten legalitatea errespetatu. Protesta ekintza horietan "ohiu iraingarriak" egin zirela dio Ripak, eta manifestazioetako batek ez zuela errespetatu aurretik zehaztutako ibilbidea.

2004ko abenduaren 17a
12:16
Entzun
Espainiako Gobernuaren ordezkari Vicente Ripak esan duenez, bere semea bisitatzera kartzelara zihoala istripuz hil zen Karmele Solagurenen heriotza salatzeko manifestazio horiek ez zuten legalitatea errespetatu. Ohiu iraingarriak egin zituztela dio, poliziaren eta hainbat alderdiren kontra, eta gainera, manifestazioetako batek ez zuen errespetatu aurretik jarritako ibilbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.