euskal presoak

Sonia Jacinto presoaren hiru lagunek auto istripua izan dute kartzelako bisitatik bueltan

Ez dute zauri larririk izan, baina autoa txikituta geratu da. Arnaldo Otegiren-eta operazioan atxilotu zuten Jacinto, iazko urrian, eta Estremerako espetxean daukate.

2010eko ekainaren 7a
15:19
Entzun
Sonia Jacinto (Errenteria) euskal politikoaren hiru lagunek atzo goizean auto istripua izan zuten kartzelako bisitatik bueltan Euskal Herrira zetozela. Larri zauriturik ez badaude ere, erietxera joan behar izan zuten. Ibilgailua txikituta geratu zen.

Estremera espetxean (Madril, Espainia) daukate preso Jacinto. "Sakabanaketa politikaren beste ondorio bat da asteburu honetako istripua. Dispertsioa hiltzailea!", salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.



2009ko urriaren 13an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno, Miren Zalabeta, Mañel Serra eta Ainara Oiz ezker abertzaleko kideak atxilotu zituen operazio berean, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutelakoan. Epaileak Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali zituen. Diez duela hilabete pasa atera zen kartzelatik, baldintzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.