Sonia Respaldizak gezurtatu du egozten dioten lotura

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sonia Respaldizak erabat gezurtatu du prentsa ohar baten bidez Estatuaren abokatuak eskabidean egozten dion ETArekiko lotura. Sonia Respaldizak dio ez duela inoiz izan inolako elkarrizketarik ETArekin. Halaber, ETArekin edo Ibon Fernandez Iradirekin inolako harremanik edo kontakturik ez duela izan ziurtatu du, pertsona hori ez duela ezagutzen gaineratuz. Bidez batez, Sorturen estatutuen atariko edukia eta soilik bide baketsuen aldeko apustua berretsi ditu Sonia Respaldizak. «Horrek bateraezin egiten du eta baztertu egiten duhoriekin kontraesanean dagoen edozein jarduera». Ohore eskubidearen defentsaneginbide judizialak hasteko aukera aztertzen ari dela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.