Sopelan hiri hezegune bat sortuko dute bioaniztasuna sustatzeko

Eremu degradatu bat urmael natural bilakatuko dute berriztatze lanen bidez. Uraren Euskal Agentziak eta Sopelako Udalak akordio bat egin dute.

Sopelako hezegunea egingo duten lekua. IREKIA
Sopelako hezegunea egingo duten lekua. IREKIA
2026ko uztailaren 10a
11:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uraren Euskal Agentziak eta Sopelako Udalak (Bizkaia) berriztatze lanak hasi dituzte hiri hezegune bat egiteko; bioaniztasuna sustatzea izango dute helburu.

10.000 metro koadro inguruko lursail batean egingo dute, udal kiroldegiaren eta Ugeragako futbol zelaiaren ondoan dagoen eremu degradatu batean. Lanen bidez, zera lortu nahi dute, inguruan dauden espezieen biodibertsitatea handitzea, eta herrian integratuta egongo den eremu natural bat finkatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA