Eraso sexistak

Sopelako eta Zarauzko erasoak gaitzetsi dituzte ehunka lagunek

Sopelan, 21 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bati eraso egitea egotzita. Gaztea aske geratu da, epailearen aurretik igaro ostean. 

Zarauzko elkarretaratzea. ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 3a
11:55
Entzun

Zarautzen, 18 urteko mutil bat espetxeratu dute adingabe bat bortxatzea egotzita. Sopelan, berriz, 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak emakume batek salatutako sexu erasoarekin lotuta. Azken hori aske geratu da epailearen aurretik igaro ondoren. 

Biak ala biak eraso larritzat jo dituzte mugimendu feministek, eta halakoen aurrean autodefentsarekin erantzuteko deia egin dute. Horiek hala, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian bi herrietan gertatutakoa gaitzesteko. Bai Sopelan eta bai Zarautzen ehunka lagunek egin dute bat salaketarekin. 

Udalek elkartasuna helarazi diete bi emakumezkoei, eta dei egin diete herritarrei arbuia ditzatela eraso sexisten "konplizitate keinu guztiak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.