Irudia Gasteiz

Sorginenea, Gasteizko andreen etxea

JUANAN RUIZ / FOKU.
2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko Etxanobe etxeak izen berria du atzotik: Sorginenea da. Hiriko emakumeen etxea da, eta atzo egun beteko egitaraua izan zuten, espazio berriko martxa abian jartzeko: goizeko hamaiketatik gaueko hamaiketara arte. Haurrentzako tailerrak, musika, antzerkia eta festa giroko ekitaldiak izan ziren. Gasteizko emakumeen etxea egia bihurtu da! Zatozte ospatzera! leloa hautatu zuten, eta, ororen gainetik, etxea ezagutaraztea zuten helburu, hemendik aurrera haren abaroan sareak ehuntzen jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.