Sortu: "Madrilek presoen kontra darabilen eskubide urraketa politikatik arreta desbideratzeko ahalegina da"

2014ko urriaren 2a
19:37
Entzun

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren Hitzeman programa baloratu du. Haren arabera, egitasmo "hutsala" da, Jaurlaritzak ez duelako eskumenik "berezko egitasmo gisa" eduki horiek aurrera eramateko. "Zertarako egiten da hau guztia inora ez doan zerbait saltzen saiatzeko?", adierazi du.

Sorturentzat, "berezko egitasmotzat" aurkeztu duten Hitzeman plana Madrilek "presoen kontra darabilen eskubide urraketa politikatik arreta desbideratzeko ahalegina" da. Barrenak adierazi duenez, EAErentzat eta Nafarroarentzat espetxe zaintzako eskuduntzak eskatzearen alde daude, baina galdera egin dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari, norabide horretan zer egiteko prest dagoen jakiteko. "Nahi duzue espetxe zaintzako eskuduntza, bai ala ez? Argitu ezazue mesedez; guk argi dugu baietz, nahi dugula lehenbailehen".

Plana egiteko erabilitako metodoa ere salatu du. Barrenaren iritziz, planaren edukiak "gobernuako alderdiarenak" dira, eta ez da eragile politikoekin eta preso politikoen kolektiboarekin kontrastatu.

Sortu ez da planaren xehetasunetan sartu, uste baitu presoei dagokiela planean jasotakoa aztertu eta iritzi bat ematea: "Guk iritzi hori arreta handiz entzunen dugu".

Bideoa: Pernando Barrenaren adierazpenak (Sortu):

[youtube]http://youtu.be/Msf1kDXi9vY[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.