Sorturen auzitik Bilduren auzira, urratsez urrats

2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sorturen auzia

• Otsailak 7. Sorturen apustu politikoa eta estatutuak azaldu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek.

• Otsailak 9. Sorturen sustatzaileek alderdiaren estatutuak erregistratu zituzten Espainiako Barne Ministerioan.

• Martxoak 3. Estatuaren abokatuak Sorturen erregistroaren kontrako auzibidea jarri zuen Auzitegi Gorenean. Fiskaltzak martxoaren 7an aurkeztu zuen.

• Martxoak 30. Auzitegi Gorenak Sorturen legeztatzea debekatu zuen.

• Apirilak 6. Sorturen defentsak baliogabetze auzia jarri zuen Auzitegi Gorenean. Horrek ez zuen aintzat hartu.

• Maiatzak 18. Sortuk babes helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Bilduren auzia

• Apirilak 6. Bildu koalizioak izena eman zuen Hauteskunde Batzordean, udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko.

• Apirilak 27-28. Estatuaren abokatuaren eta Fiskaltzaren helegitea Bilduren kontra.

• Maiatzak 1. Auzitegi Gorenaren epaia Bilduren kontra.

• Maiatzak 5. Auzitegi Konstituzionalaren epaia Bilduren alde. Ondorioz, hauteskundeetara aurkeztu ahal izan zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA