ETAk bere ibilbidearen amaiera iragarri eta berehala egin du Sortu alderdiak lehen balorazioa, txio baten bidez. Sortuk adierazi du ETAren amaiera erakundeak Euskal Herriaren askapen prozesuari egindako "ekarpena" dela. Halaber, etorkizuna eraikitzeko printzipio gidaria "eskubide guztiak, guztiontzat" izan behar duela zehaztu du.
Egun historikoa da gaurkoa.
— #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 3 de mayo de 2018
Euskal Herriaren askapen prozesuari ekarpena da ETAren erabakia.
Eskubide guztiak guztiontzat. Hori izan behar da etorkizuna eraikitzeko printzipio gidaria.#AskatasunaIrabaztera#HERRItmoaBIZItuhttps://t.co/GQPh9WTobO
Bere aldetik, alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek ere egin du balorazioa: "Oinetakoak aldatu ditugu, baina bideak berdina izaten jarraitzen du". Halaber, Rodriguezek zehaztu du "bakearen eta askatasunaren aldeko ekarpena" dela, eta "ongietorririk beroena" egin dio ETAren erabakiari.
Oinetakoak aldatu ditugu, bideak berdina izaten segitzen du.#BakeaIrabaztera#AskatasunaIrabazterahttps://t.co/PfTkTfZtMe
— Arkaitz Rodriguez (@arkarodriguez) 3 de mayo de 2018
Nire ongietorririk beroena ETAren erabakiari. Bakearen eta askatasunaren aldeko ekarpen berri honi.#BakeaIrabaztera#AskatasunaIrabaztera
— Arkaitz Rodriguez (@arkarodriguez) 3 de mayo de 2018