SOS Nafarroak sanferminetako lehen asteburuan (ostirala barne) 543 pertsona artatu ditu. SOS Nafarroaken larrialdi zerbitzuen kudeaketa zentroak 11.481 dei jaso ditu guztira, 3.421 gertakarirekin lotuta. Haietako 1.633 osasun larrialdiek eraginda egin dituzte, eta sanfermin jaiek zuzenean sortutakoak 543 izan dira.
Hala, erakundeak 327 lagun ospitaleratu ditu, tartean entzierroak eragindako hamasei.
52 pertsona aritzen dira egunero lanean SOS Nafarroaken larrialdi zerbitzuen kudeaketa zentroan. Operadodeek, foruzainek, Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuek, suhiltzaileek, Errepideen Zaintzarako erakundeko kideek eta teknikariek osatzen dute taldea.