Herenegun Espainiako Poliziak ezker abertzalearen aurkako operazioan hamar kide atxilotu zituen eta horren harira, Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak "sozialistek ETArik gabeko prozesu politikoari beldur diotela" adierazi du gaur. Atzo ere, atxiloketen inguruan mintzatu zen eta nabarmendu zuen, bide baketsuen alde egiten duten ezker abertzaleko pertsonen aurka egiten dutenek ez dutela ETA desagertzea nahi. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak "miserabletzat" jo ditu Egibarren adierazpenak eta azalpenak eskatu dizkio Iñigo Urkullu EAJren buruari.
Gaur EAJren GBBko presidenteak gaineratu du, "orain atxilotu dituztenak 2006an mintzakide izan zituztela sozialistek". Aresek bere aldetik, "indarkeria babestu dutenak beti solaskide" izatea leporatu dio eta haiekin "oso eroso egotea".
Atxilotuek "ekintza terrorista indartzeko politika egiteko asmoa" zutela dio Aresek
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak atxilotuek "ekintza terrorista indartzeko politika egiteko asmoa" zutela adierazi du. "Lehen egiten zutena egiteko mekanismo bila ari ziren", Herrizaingo sailburuaren arabera.
Atxilotuen xedea "ETAtik aldendutako alderdi bat osatzeko nahia izatea" guztiz baztertu du Aresek, eta nabarmendu du horietako asko "Batasunako kide izandakoak" zirela. "Lehenago ere indarkeria baztertzeko aukerak izanagatik ere ez dute egin eta erakundeetatik babesteko keinuak egin dituzte".
politika
"Sozialistek ETArik gabeko prozesu politikoari beldur diote", Egibarren arabera
Atzo bide baketsuen alde egiten duten ezker abertzaleko pertsonen aurka egiten dutenek ez dutela ETA desagertzea nahi adierazi zuen Egibarrek. Aresek "miserabletzat" jo adierazpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu