Indarkeria matxista

Su eman diote indarkeria matxistaren kontrako ikur bati Antsoainen

Gasolinaz blaitu dute esku gorri bat irudikatzen duen eskultura, eta su eman diote ondoren.

Suhiltzaileak, Antsoainen lanean, indarkeria matxistaren kontrako ikurra itzaltzeko. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2018ko irailaren 14a
14:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Indarkeria matxistaren kontrako ikur bati eraso egin diote Antsoainen (Nafarroa). Jaiak ospatzen ari dira herrian, eta goizaldean gertatu da erasoa, Rafael Alberti plazan.

Eskulturaren parean pintaketa bat agertu da. Gizon guztiak ez gara berdinak zioen mezuak.

Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Twitterren eman dute gertaeraren berri.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.