Sua piztu da gaur gauean Pasaian (Gipuzkoa) eta euren etxeetan zeuden bederatzi pertsona kalera atera behar izan dituzte. Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi duenez, 00:45ean piztu da sua etxebizitzetako batean. Familia bat hotel batera eraman dute, eta etxetik atera behar izan duten gainontzeko bizilagunek senideen etxeetara joan dira.
Ez da hori izan, ordea, gaur gauean izan den su bakarra. Bilboko Masustegi indrustriaguneko pabilioi batean auto bat erre da, eta suak Getxoko (Bizkaia) arraun talde bateko hamar bat ontzi kaltetu ditu. Barne Sailak azaldu duenez oraindik zehaztu gabe dago zerk sortu duen sua.
Tuteran ere beste sute bat izan da pabilioi batean, baina horretan ez da aparteko kalterik izan.
SUTEAK
Sua piztu da Pasaiako eraikin batean eta bederatzi pertsona atera dituzte euren etxeetatik
Getxoko arraun taldeko hamar bat ontzi kaltetu ditu Bilboko industriagune batean piztu den suak. Tuteran ere beste sute bat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu