Sutea izan da bart Usurbilen (Gipuzkoa), lurpeko garaje batean. Zehazki, Puntapax kaleko bi pisuko aparkaleku batean izan da sutea, garaje itxi baten barruan. Bi auto eta motor bat erre dira.
Suhiltzaileek eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu dutenez, 00:30 aldera piztu da sutea, baina zergatik eta nola ez dute zehaztu oraindik. Suhiltzaileek itzali dute.Hiru ibilgailuak ez ezik, garaje barruan zeuden beste zenbait gauza ere kaltetu ditu.
Sutea