Suaren bidez, eta haren inguruan musika joaz eta dantza eginez, ospatzen da udaren etorrera aintzinatik Euskal Herrian. Gaurko egunez egiten da hori guztia, sanjoan bezperan. Aurten ere ez da hutsik egingo, eta herri zein auzo askotan prest dituzte jadanik arbola adarrez eta urtean zehar pilatutako zaharkinez osatutako metak, erretzeko prest.
Sanjoan bezpera era batera edo bestera leku gehienetan ospatzen da, baina herri batzuetan indar bereziz, hain justu, herriko festak sanjoanetan egiten dituztelako. Hori da, besteak beste, Andoain, Arbizu, Arrasate, Aulesti, Axpe, Barañain, Eibar, Hernani, Leioa eta Tolosaren kasua. Izango da guztietan dibertitzeko modurik.
Jaiak