Bart goizaldean suak hartu du Bilboko Alde Zaharreko etxebizitza eraikin bat, eta ondorioz, bizilagun guztiak atera behar izan dituzte eta eraikina bera oso kaltetuta geratu da. Udaleko iturriek agertu dutenez, goizeko ordubatak aldera piztu da sua, agi denez, istripuz, Barrenkale kaleko 4. pisuan.
Suhiltzaileek goizeko hirurak inguruan lortu dute garrak menpean hartzea, baina ordurako, kalte handia egin du suak eraikinaren egituran. Nolanahi ere, inor ez da zauritu, bost bizilagun erredurak zituztelako han bertan artatu behar izan dituzten arren.
Eraikinak lau pisu ditu. Goiko hiruretan etxebizitzak daude, eta lehen pisuan, Txomin Barullo taberna ezaguneko bulego eta biltegia. Haiei ere eragin die suak.
Duela egun batzuk beste etxebizitza eraikin bat erabat suntsitu zuen suteak Bilboko Zorrotza auzoan. Gainera, hiru lagun oso larri zauritu ziren, bi haur tartean.
Gizartea