Aberri Eguna

Subiranotasunean sakontzearen alde agertu da Ahal Dugu, politika sozialak indartzeko

Lander Martinez alderdiko idazkari nagusiak adierazi du Ahal Dugu dela "euskal agenda berriari" erantzun diezaiokeen indar bakarra.

Lander Martinez Ahal Dugu-ko idazkari nagusia, alderdiarn Bilboko egoitzan, gaurko agerraldian. AHAL DUGU
2018ko apirilaren 1a
17:19
Entzun

Ahal Dugu-k Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiaren autobogernua indartzea galdegin du, "haustura sozialik gabe eta akordio zabalekin", herritarren bizi baldintzak hobetu eta eragin soziala duten gaiei buruz erabaki ahal izateko. Horrez gain, EAEko autogobernua "eraso zentralizatzaileetatik" babesko premiaz ohartarazi du.

Lander Martinezek adierazi duenez, subiranotasunean sakontzea proposatzen du Ahal Dugu-k; baina ez "eskumen gehiag edo botere gehiago izateko, izate hutsagatik, EAJk proposatzen duen gisan", politika sozialak eta zuzeneko demokrazia indartzeko baizik. Horien artean nabarmendu ditu emakume eta gizonen arteko berdintasuna, enplegua, pentsioa eta eskubide sozialak.

Martinezek kritikatu duenez, batzuek "desberdintasun sozialak estaltzeko aberriak" ibiltzen dituzte ahotan. "Berdin dio aberri horien bueltan elkarri mokoka dabiltzanen antzerkia [EAJ eta PPri erreferentzia eginez], haien interesak berberak baitira, eta hala forgatzen dute akordiotara iristen diren bakoitzean". Mantinezek aurreratu du EAJk eta PPk berriz ere ados jarriko direla. "Berdin dute 155ak edo pentsioek".

Ahal Dugu-ko buruak ziurtatu du "euskal agenda berri bat" dagoela indarrean, eta bere alderdia dela hari erantzun diezaiokeen bakarra. "EAJren politika agortuek eta huts egindakoek ez dute balio". EH Bildu, berriz, EAJri behin eta berriz akordioak eskaintzen dagoela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.