Atxiloketak

Sueskun, Mendinueta eta Larretxea, Parisera

Ustezko etakideek inkomunikatuta jarraitzen dute, Frantziako Poliziaren esku.

2009ko urriaren 13a
18:31
Entzun
Iurgi Mendinueta eta Joanes Larretxea Frantziako Poliziak igandean Montpellier inguruan atxilotutako ustezko etakideak Parisera eramango dituzte gaur, epailearen aurretik pasatzeko. Lehenik, baina,Levallois Perretera eramango dituzte, Paris kanpoaldera, eta inkomunikazio epea bukatu arte izango dira han -etzira arte-. Ondoren hartuko lituzke epaileak.

Ikerketa iturrien arabera, autoan Rivieresko zulora zihoazela atxilotu zituen Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Honek esan du abuztutik zaintzen ari zela zulo hori, Aitzol Etxaburu, Alberto Matxain eta Andoni Sarasola ustezko etakideak Saboyan (Frantzia) atxilotu eta armen hamalau ezkutaleku aurkitu zituztenetik.

Atxiloketaren unean arma bana, agiri faltsuak eta ordenagailua zituzten Mendinuetak eta Larretxeak, Poliziak dioenez, eta zuloan bonba-autoak egiteko materiala zegoen. Donostiakoa da aurrena, Hernanikoa (Gipuzkoa) bigarrena.

Ibai Sueskun (Iruñea) ustezko etakidea ere Parisera eraman dute eta bihar eguerdian igaro daiteke epailearen aurretik. Larunbatetik Baionako polizia etxean egon da, inkomunikatuta. Egun horretan atzeman zuten, Lescunen (Frantzia), eskuan bala zauria zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.