GIZARTEA

Supermerkatu batean lapurreta egin dute Arrankudiagan

Pistolaz mehatxatu eta hiru langile komunean bahitu dituzte. Ez da inor zauritu.

2012ko azaroaren 19a
13:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goizeko zortziretan egin dute lapurreta Arrankudiagan, Bizkaian, Ertzaintzak baieztatu duenez. Supermerkatua irekitzera zihoazenean, aurpegia estalita zeramaten bi gizon sartu dira, eta hiru langileei mehatxu egin diete pistolaz. Komunean sarrarazi dituzte, eta eskuak lotuta eduki dituzte.

Dirua eraman dute lapurrek, eta ihes egin dute gero. Ez da inor zauritu. Langileetako batek Ertzaintzari abisua ematea lortu du, eta Poliziako talde berezi bat joan da supermerkatura. Joaterakoan ikusi dute lapurrak ihes eginda zeudela, eta hortaz ez dute inor atxilotu. Langileak askatu eta deklaratzera eraman dituzte. Normaltasunez zabaldu dute denda gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!