Rikardo Arregi sariak

Sustrai Colinarentzat izan da aurtengo Rikardo Arregi saria

Kazetari Berria saria, berrriz, Unai Oiartzunenntzat izan da, Irunero aldizkarian egindako lanarengatik. Bideoa: Colinak bertsotan eman ditu eskerrak. (Irati Sarasua / Hamaika TB) [youtube]https://youtu.be/PWf6TkTdp8c[/youtube]

2016ko uztailaren 9a
13:12
Entzun

Urtero moduan, Andoaingo Bastero kulturgunean banatu dituzte aurten ere Rikardo Arregi sariak. Sustrai Colinarentzat izan da aurten sari nagusia, Argia aldizkariak kaleratutako elkarrizketengatik, eta kazetariak bertsotan eman ditu eskerrak.

Colina, ordea, ez da izan 28. edizio honetako saridun bakarra. Kazetari Berria saria Unai Oiartzunek jaso du,Irunero herri aldizkarian egindako lanarengatik. Colinak tokiko hedabideak izan ditu gogoan saria jasotzerakoan, eta haien lana goratu du. Batez ere inguru erdaldunetan aritzen diren hedabideak goraipatu ditu Oratzunek, "muga eta zailtasun handiak" gainditu behar dituztelako.

Epaimahaiaren aipamen berezia, berriz, Amagoia Gurrutxaga kazetariarentzat izan da, Kristiane Etxaluz ekintzaileari egindako elkarrizketagatik —Jakin aldizkariaren 212. zenbakian plazaratu zen elkarrizketa—. Gurrutxagak aukera baliatu eta txalotu egin du euskal komunikabideen lana, baina baita kritikatu ere administrazio publikoek ematen dieten tratua: "Administrazio publikoetatik beste sektore batzuen aldean ematen zaigun laguntzari erreparatuta, ez daukat hain argi kargudun politikoek zuek bezain argi ote duten euskarazko hedabideen estrategikotasuna".

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Andoaingo alkate Ana Karrere eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.