Itzaltzear dago bart Gueñesen piztu den sutea

Hamar hektarea erre ditu, eta suhiltzaileak hura amatatzeko lanean ari dira. BI-3651 errepidea moztu behar izan dute.

Suhiltzaileak, sute bat amatatzeko lanetan. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Suhiltzaileak, sute bat amatatzeko lanetan. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2025eko urriaren 31
10:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arratsalde hasieratik kontrolatuta dago Gueñesen (Bizkaia) bart gauean piztu den sutea, eta gauean egingo duen euriak itzaltzen lagunduko duela espero dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, La Cuadra eta Zaramillo auzoen artean piztu da.

Suteak hamar hektarea inguru erre ditu. Gainera, 317 bizilagun argi gabe geratu dira bi orduz, horniketa elektrikoa moztu dutelako. Hala ere, ez dituzte etxebizitzak hustu behar izan, sutetik urrun baitaude.

Carlos Uriagereka Bizkaiko Diputazioko Mendien Zerbitzuko buruzagiak adierazi du egoera «lagungarria» dela sutea laster itzaltzeko. Ez du baztertu haize boladek sutea gehiago zabaltzea, baina espero den eguraldia ere «lagungarria» dela azaldu du.

Zallako eta Uriosteko suhiltzale parkeetako langileak ari dira bertan lanean Mendiko Zerbitzuko langileekin. Helikoptero bat ere bertaratu da goizean, baina alde egin behar izan du, haizearengatik. BI-3651 errepidea moztu dute 12. kilometroan, Gueñes eta Alonsotegi (Bizkaia) artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.