Sute batek hondatu egin du Ortuellako baserri bat
BILBO. Sutea piztu zen atzo Ortuellako baserri batean, eta garrek hondatu egin zuten eraikina.15:00 aldera gertatu zen, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten sua amatatzera. Bizilagunek ez zuten aparteko arazorik izan handik irteteko, baina bat, nerbioak jota zegoela eta, medikuek artatu behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, «kalte handiak» ditu baserriak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu