Inguruko bizilagunek deitu dute larrialdiko zerbitzura, atari horretako bi etxebizitzatatik kea ateratzen zela esanez. Berehala, suhiltzaileak joan dira hara, eta eskailerak erabiliz, bizilagun guztiak atera dituzte. Handik gutxira lortu dute sua mendean hartzea.
Bost lagun eraman behar izan dituzte Zumarragako erietxera, irentsitako kearen ondorioz arnasa hartzeko zailtasunak zituztelako.
Istripuak