Sute txiki bat izan da Zubietako erraustegian

Gipuzkoako Foru Aldundiak BERRIAri nabarmendu dionez, berehala itzali dute.

Zubietako erraustegia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / EFE
Zubietako erraustegia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2025eko urriaren 11
17:16
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sute txiki bat izan da gaur arratsaldean Zubietako erraustegian (Donostia). Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak BERRIAri azaldu dionez, kamioietatik tamaina handiko zaborrak botatzeko eremuan su hartu du elementu batek —aztertzen ari dira zerk—. Haien hitzetan, momentuan bertan itzali dute, eta «protokoloak hala agintzen duelako» deitu diete suhiltzaileei.

Oraingoz, ez dute gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman, baina laster ateratzekoak dira ohar bat, nondik norakoak xeheago azaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.