Gertakaria

Sutea izan da Alesbesko pentsu lantegi batean

Empasa enpresako alpapa biltegian piztu da. Denbora gutxian kontrolatu dute suhiltzaileek, baina hala ere, 12.000 kilo alpapa irin erre dira.

2008ko urtarrilaren 16a
16:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizeko sei eta erdiak inguruan sutea piztu da Alesbesko (Nafarroa) Empasa pentsu lantegian. Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, alpapa biltegi batean piztu da, eta langileek abisatu diete suhiltzaileei. Denbora epe laburrean kontrolatu dute sua. Badaezpada, siloan gordetako alpapa guztia atera dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.