Sutea izan da Altzako kiroldegian, Donostian

Sauna batean sortu da, eta areto hori erre du. Kiroldegiko beste guneetara kea zabaldu da, baina ez du bestelako kalterik eragin.

2007ko urriaren 1a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Altza auzoko kiroldegian sutea gertatu da bart: sauna batek su hartu du, eta areto hori erre den arren, beste guneetara kea baino ez da zabaldu.

Udaltzaingoak emandako azalpenen arabera, 22:15 aldera hasi da sua, eta sauna kiskali du, baita areto horren kanpoaldea ere. Hala ere, garrak ez dira kiroldegira zabaldu. Suhiltzaileak iritsi direnean, gas eta argindar hornikuntzak eten dituzte, badaezpada, eta kiroldegia haizeztatu dute kea baitzegoen kantxetan, tabenan eta gainerako guneetan.

Halaber, sua mendean hartu dute eta itzalitzat jo dute 00:40etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.