Ezbeharra

Sutea izan da Trapagarango txatartegi batean, eta ke ugari zabaldu da inguruan

Sei suhiltzaile etxetako langileak aritu dira garrak itzaltzeko lanean. Bizilagunei eskatu diete etxeetako leihoak ixteko, osasunerako arriskurik ez dagoen arren.

Txatartegiak su hartu du goizaldean. JAVIER ZORRILLA / EFE
2020ko otsailaren 2a
10:15
Entzun

Sute handia izan da goizean Promevisa izeneko txatartegi batean, Trapagarango industrialdean (Bizkaia). 07:00ak aldera eman diete abisua suhiltzaileei, eta sei etxetako langileak joan dira hara. Egoera kontrolpean daukate, eta lanean jarraitzen dute. Ez dute adierazi zerk eragin duen ezbeharra.

Bizkaiko Foru Aldundiak esan du lau ordu behar izan dituztela suaren indarra baretzeko, eta denbora gehiago beharko dutela guztiz itzaltzeko.

Aldundiak inguruan bizi direnei eskatu die etxeetako leihoak ixteko, nahiz eta argi utzi duten ez dagoela osasunerako arriskurik.

Sutea enpresaren barruan piztu da, eta «ikusgarria» izan da; material asko dago han, eta ke ugari zabaldu du inguruan. Istripuan ez da inor zauritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.