Sutek batek baserri bat kiskali du Galdamesen

Sutea piztu denean ez zegoen inor baserriaren barruan, eta ez dago zauriturik.

Suhiltzaileak bart gauean sutea itzaltzeko lanetan. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Suhiltzaileak bart gauean, sutea itzaltzeko lanetan. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2024ko maiatzaren 4a
11:11
Entzun

Sute batek baserri bat kiskali du bart gauerdian Galdamesen (Bizkaia), El Pico auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua piztu denan ez zegoen inor barruan, eta ez da inor zauritu. Bizkaiko suhiltzaileek itzali dute sua.

Zabaldutako informazioaren arabera, eraikina Ā«zaborrezĀ» inguratuta zegoen, eta bizilagunek adierazi dute etxean pertsona bat bizi zela, baina sutea piztu denean ez zen inor barruan.

Sutea zerk eragin duen argitzeko ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.