Gainera, lantegi gehienetan legea zorrotz betetzeko erabakia hartu dute. Enpresa handietan-eta, eraikinen kanpoaldean erretzeko guneak atontzea erabaki dute, askotan euritik babesteko aterpe eta guzti.
Taberna, jatetxe eta ostalaritzako guneetan atzo ez zen gehiegi sumatu lege berriaren eragina. Pilotalekuetan ere jende dezente ikusi zen erretzen.
Tabakoa