Tabernari bat atxilotu dute, droga trafikoan aritzea egotzita
BARAKALDO. Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Barakaldon (Bizkaia), droga trafikoan aritzea leporatuta. Atxilotutakoa taberna bateko arduraduna da, eta, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ostatuan bertan haxixa saltzen zuen. Hainbat salaketa jaso ostean, Poliziak ikerketa abiatu zuen maiatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu