Atzo 18:00ak inguruan bidaiari bat jaso zuen Bilboko taxi gidari batek Santutxu auzoko Basarrate inguruan. Logroño kalera joan nahi zuela azaldu zion bidaiariak, eta behin hara iritsitakoan, pistola bat atera, harekin mehatxatu, eta diru guztia emateko agindu zion. Behin dirua jasota ihes egin zuen lapurrak, taxi gidariari minik egin gabe.
Duela egun batzuk taxi gidari bat hil zen Bilbon, ustez lapurretan egin nahi zion bidaiari batek labanarekin erasota. Hilketa horrek asaldadura handia sortu zuen Bilboko taxi gidarien artean, eta segurtasun neurri bereziak eskatu dituzte.
Lapurreta