Tejeria eta Aznarez, autogobernu ekonomikoaren defentsan bat

Kontzertua eta Ituna «eskubideak» direla diote EAEko eta Nafarroako legebiltzarretako presidenteek.PPren gobernuak dio foru erregimenak konstituzioak babesten dituela

Bakartxo Tejeria eta Ainhoa Aznarez EAEko eta Nafarroako legebiltzarreko buruak, atzo, Eusko Legebiltzarreko mahaikideekin batera. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS.
Edurne Begiristain.
2015eko urriaren 10a
00:00
Entzun
EAEko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Itun Ekonomikoaren zilegitasuna auzitan jartzen ari direnei elkar hartuta erantzun diete Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko presidenteek:«Ez dira pribilegioak, eskubideak baizik». Bakartxo Tejeriak eta Ainhoa Aznarezek arbuiatu egin dituzte autogobernu ekonomikoaren aurkako erasoak, eta ohartarazi ez dutela onartuko ezbaian jartzea. EAEko eta Nafarroako foru erregimenenalde atera dira bi presidenteak. «Behar adina bider aldarrikatuko dugu Kontzertu Ekonomikoa eta Itun Ekonomikoa ez direla pribilegioak, eskubideak direla», esan du Tejeriak. «Itun Ekonomikoa ez da pribilegio bat, denon artean adostutakoa da, eta guk geure autogobernuari sendo eutsiko diogu».

Bi presidenteak lehen aldiz batzartu dira Nafarroako Gobernuko hauteskundeak egin zirenetik, eta bien arteko sintonia ona agerian geratu da batzarrean. Gasteizen bildu dira, legebiltzarreko egoitzan. Bi erakundeen arteko elkarlanerako prestasuna agertu ez ezik, EAEko eta Nafarroako foru erregimenaren aldeko mezua ere jakinarazi nahi izan dute. Aznarezek ohartarazi du ez dutela onartutako PPk Itun Ekonomikoan esku hartu nahi izatea: «Nafarrok bakarrik erabakiko dugu geure etorkizuna. Nafarroako Parlamentuaren eta Gobernuaren solidaritatea bidezkoa etazuzena da».

Eztabaidak etenik ez

Autogobernu ekonomikoaren zilegitasunari buruzko ika-mika xaxatu dute azken asteotan Espainiako hainbat agintarik. Eta polemika baretu nahi izan du orain Espainiako Gobernuak,Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Itunaren alde agertuta. Autogobernu sistemak kritikatu dituzten erkidegoei erantzun die Ogasun Ministerioak, ohar baten bidez. Esan die Kontzertua eta Itunak «historia luzea» dutela eta ez direla pribilegio bat. Espainiako Konstituzioak foru erregimenen berezitasuna aitortzen duela gogoratu eta haren defentsa egin du Madrilek.

Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak ildo beretik azpimarratu du bi itunak ez daudela ezbaian, eta Konstituzioak berak aitortzen dituela. Eta PSOEri eskatu dio argitu dezala gaiaren inguruan duen jarrera.

Izan ere, eztabaida hauspotu zuten duela astebete Susana Diaz Andaluziako gobernuburuak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak esaterakoan EAEk Espainiako finantzaketa sistemari egiten dion ekarpena «berriz aztertu» behar dela. Diskurtsoa leundu behar izan zuen Sanchezek herenegun, sozialistak Kupoarekin eta Kontzertu Ekonomikoarekin «gustura» eta «eroso» daudela esanez.

Polemikaren erdian, PSEk aurre egin dio PSOEri. Herenegun, sozialistek Kontzertu Ekonomikoaren defentsaren aldeko legez besteko proposamena erregistratu zuten Eusko Legebiltzarrean. Sozialistek ebazpenean salatu dute itun horren aurka eta, ondorioz, autogobernuaren aurka «antolatutako kanpaina» dagoela. Ebazpena premiaz eztabaidatu dadin eskatu du PSEk. Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak ere Kontzertuaren eta Kupoaren aldeko defentsa sutsua egin du, eta ezbaian jartzen duten erkidegoei ohartarazi die ez dutela «gaitasunik» EAEko sistema ekonomikoaren gainean erabakitzeko.

Pello Urizar EH Bilduko bozeramaileak, bestalde, «borondate politiko garbia» atzeman du esparru autonomikoaren gaitasuna «are gehiago» gutxitzeko eta eztabaida hauteskunde interesekin erabiltzeko. Urizarrek azpimarratu du EH Bilduk ez duela onartuko autogobernuari erasotzea, baina bidea burujabetza osoaren aldeko apustua dela.

Confebaskek ere gogor erantzun die polemika sortu dutenei: «Kontzertua sistema onuragarria dela uste dutenek eurentzat eska dezatela». Roberto Larrañaga presidenteak gogoratu du EAEko finantzaketa sistemak «segurtasunik eza» eta «alde bakarreko arriskuak» ere badituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.