«Tentsioa sustatu» izana egotzi dio Igor Enparanek alarde baztertzaileari

Igor Enparan Hondarribiko alkatea, Alarde Egunean. GORKA RUBIO / FOKU.
2023ko irailaren 15a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Aurreko ostiralean Alarde Eguna izan zen Hondarribian (Gipuzkoa), eta alarde baztertzaileko konpainia batek herriko banderaren erreplika bat eraman zuen desfilean. Gertaera horrek tentsioa eragin zuela salatu du alkateak: «Pertsonen edo eragileen aldetik ez zen bortizkeria kasurik izan, baina, zentzu horretan, Hondarribiko Udalarekiko tentsioa sustatu zelakoan nago. Mingarria izan da hiriko bandera beste bandera batekin parez pare ikustea. Udal ordezkariek euste lan handia egin behar izan genuen gatazka areagotu ez zedin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.