Teresa del Valle (Donostia, 1937) antropologo eta EHUko katedradun emerituari eman dio aurten Emakunde EAEko emakumearen institutuak Berdintasun Saria. Izan ere, emakumearen eta genero sistemen arloan ekarpen akademiko handia egin du Del Vallek, batetik, berak aurrera eramandako ikerketak direla medio, eta, bestetik, ezagutza eta ikerketa arlo horren sustatzaile handia izan delako Euskal Herriko jakintza eremuan. Areago, bera izan zen ikerketa ildo hori Euskal Herrira ekartzen aitzindarietako bat: EHUko Emakumearen Ikerketa Mintegiaren sortzaile eta buruetakoa izana da.
Halalber, Mujer vasca imagen y realidad (Euskal emakumea irudia eta errealitatea) (1985) Del Vallek gidatutako obra kolektiboa mugarria izan zen arlo horretako ikerketan. Perspectivas feministas desde la antropología social (Ikuspegi feministak gizarte antropologiatik (2000) edo Andamios para una nueva ciudad (Hiri berri baterako aldamioak) (1997) dira antropologia feministarekin lotuta plazaratu dituen beste bi liburu.
Gizartea
Teresa del Valle antropologoarentzat Emakunderen Berdintasun Saria
Emakumearen eta genero sistemen ikerketan nabarmendu da EHUko katedraduna ibilbide oparoan. Areago, ikerketa ildo hori Euskal Herrira ekartzen aitzindarietakoa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu