Teresa Riberak nabarmendu du klima larrialdia ez dela «ideologia kontua»

PSE-EEk antolatutako 'Aldatu hazkundearen ereduaren gidoia' jardunaldietan egon da Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroa.

ESPAÑA MINISTRA ENERGÍA
Teresa Ribera eta Eneko Andueza, gaur goizean, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urtarrilaren 27a
15:38
Entzun

PSE-EEk antolatuta, Aldatu hazkundearen ereduaren gidoia jardunaldiak egin dituzte gaur goizean, Donostian. Bertan izan dira, besteak beste, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Ribera eta PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Andueza.

Klima larrialdia izan dute hizpide. Hain zuzen, Riberak nabarmendu duenez, klima larrialdia eta haren ondorioak ez dira «kontu ideologiko bat». Frogatutako gertakari bat dela dio: «Klima larrialdia benetakoa dela ziurtatzen dute datuek; ez die erantzuten arrazoiketa ideologikoei, enpresetako buru batzuek hala dioten arren». Gainera, nabarmendu du erregai fosilak direla berotegi gasen erantzule nagusiak.

Anduezak ere hartu du hitza. Finantza erakundeei mintzatu zaie, eta eskatu die inplika daitezela energia trantsizioan. Zehazki, Kutxabanki eta Laboral Kutxari galdegin die kredituak ematerakoan erraztasunak jartzea energia jasangarriak finantzatzeko badira, baita deskarbonizazioaren eta «ekonomia berdearen» alde egitea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.