Idoia Aritzala Etxauriko alkateak beste 11 herritarrekin batera deklaratu du gaur Nafarroako Justizia jauregian, bideokonferentzia bidez, Barañaingo eta Etxauriko jaietan sakabanaketa politika salatzeko hainbat ekitalditan parte hartzeagatik. Terrorismoari gorazarre" egin izana ukatu dute Barañaingo eta Etxauriko jaietan (Nafarroa) hainbat ekimenetan parte hartu zuten hamabi herritar horiei. Nafarroako Justizia jauregian deklaratu dute, bideokonferentziaz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Ez dituzte karguak onartu epailearen galderei erantzutean, eta azaldu dute egindakoa "sakabanaketa politikaren salaketa" izan zela.
Fiskaltzak ez du parte hartu deklarazioan, eta epaileak gaurkoa igorri ostean erabaki beharko du salaketarekin jarraituko duen ala ez.
"Adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela salatu du auzitegi kanpoan EH Bilduko bozeramaile Adolfo Araizek. Auzitegi Nazionalaren izaera politikoa salatu, eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela gaitzetsi du. "Onartezina" iruditzen zaio hamabi herritarrek deklaratu behar izatea.