Editorial gogorra idatzi du The New York Times Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak Herritarren Segurtasunerako Espainiaren Legearen aurka: "Ez du lekurik nazio demokratiko batean".
Neurriak protesta baketsuari bidea itxiko diola ohartarazi du kazetak, eta adibide batetik abiatu da testuan; apirilaren 10ean, Ez Gara Delitu izeneko talde batek holograma bat proiektatu zuen Espainiako Kongresuaren erakinean: "Gaur-gaurkoz, protesta birtualak ez dira legez kanpokoak Espainian". Adibideari berriro heldu dio amaieran: "Espainiako herritarrek, Europako Batasuneko herritarrak izanik, protesta kolektibo baketsua birtualki baino gehiago egiteko eskubidea dute".