Gizon bat hil dute tiroz jota Azpeitian

Lekukoen arabera, zenbait tiro egin dizkiote auto batetik, eta larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu badira ere, hil egin da. Tiro egin duena ihes eginda dago

Tiroketa gertatu den lekua, Azpeitian. AZPEITIA GUKA
Tiroketa gertatu den lekua, Azpeitian. AZPEITIA GUKA
Irati Urdalleta Lete.
2026ko irailaren 1a
20:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizonezko bat hil dute tiroz jota Azpeitian (Gipuzkoa). Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez, suzko arma batekin tiro egin diote, eta ikerketa zabalik daukate. Oraindik ez dute tiro egin duen pertsona aurkitu, ihes egin baitu.

Azpeitia Guka hedabidearen arabera, 20:15 aldera izan da tiroketa, eta gizonezko bat larri zauritu dute. Lekukoek jakinarazi dietenez, auto batek beste bat jo du atzetik, eta, gero, jotako autoan zihoanari tiro egin dio atzeko autokoak. Gero, ihes egin du. Larrialdi zerbitzuak zauritutako gizona suspertzen ahalegindu dira, baina, azkenean, hil egin da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA