Gizartea

Tiroz hil dute Laudion kalean zebilen idi bat

Laudioko kaleetan idi bat ibili zen atzo, eta, kontrolatu ezin zutenez, tiroz hil zuten. "Zapalkuntzei aurre egiten dietenek beti jasaten dute biolentzia", salatu du Askekintzak.

2018ko apirilaren 24a
14:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Idi bat aske geratu zen atzo Laudion (Araba). Zumalakarregi etorbideko 60. zenbakiaren parean dagoen aparkalekuko autoen artean ibili zen, eta, ganaduzalea zein Ertzaintza hura kontrolpean hartzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten. Aparkalekutik ihes egin, eta herrian barna ibili zen. Azkenean, tiro egin eta hil egin zuten, herriko plazaren aldamenean.

Askekintzak salatu egin du animaliari tiro egin eta hiltzea: "Atzo argi ikusi zen animaliek agentzia dutela, eta guk kontrolatu nahian edozer egiten dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.